Bokeroiak

Erabiltzailearen aurpegia Aintzane Artola 2020ko uzt. 17a, 10:00

Bokeroiak zer diren eta horiek prestatzen erakutsi digu Aintzane Artolak.

Lehenik eta behin ohar txiki bat izenaren dagokionean: antxoak eta bokeroiak berdinak dira. Hemen, Kantauri itsasokoei antxoak deitzen diegu. Andaluzian, antxoei bokeroiak esaten diete. Euskal Herrian berriz, 'bokeroiak' esaten diegu antxoak preparatzeko erari.

Eta gaurko errezetarekin hasi gaino lehen esatea errezeta erraza bada ere, nahikoa lan ematen duela; egun pare bat beharko baititugu bukatutzat emateko.

Antxoak garbitzen hasiko gara. Gordinak marinaturik jango ditugunez, su batetik pasako ez ditugunez, izoztu egingo ditugu, anasakisa ekiditeko. Anasakisa arraian egoten den parasitoa da. Horretarako, 60 gradutik gora erre beharko dugu edo izoztu. Hortaz, izozkailuan sartu beharko ditugu gure antxoak.

Ondarruko lagun bati gomendioari jarraika, uretan bertan izoztuko ditugu. Garbituko ditugu lehenik, burua kendu, beherantz, behatza isatsarantz eramanez, tripak ateraz. Liburu bat bezala ireki eta erdiko hezurra kenduko diogu. Isatsara iristen garenean, klak, hezurra hautsiko dugu. Horrela, bi solomoak garbi-garbi aterako ditugu. Potetxo batean sartuko ditugu txukun-txukun, urez estaliko ditugu eta hozkailuan izango ditugu 24 orduz. Idealena itsasoko urarekin izoztea omen da; urari beraz, gatz puntu bat bota diezaiokegu.

Hozkailuan desisoztuko ditugu antxoak. Orduan hasiko gara bokeroiak prestatzen. Tupper batean jarriko ditugu antxoak, liburu bat bezala irekita, eta ozpinarekin tapatuko ditugu. Gutxienez bi orduz izango ditugu hozkailuan ozpinetan, eta gehienez 24 bat orduz. Ozpinak beraz, gorria zen arraina, txuritu egingo du. Arraina guztiz txurituta dagonean, guztiz marinatuta dagoen seinale. Ozpinetik atera eta hirugarren tupper batean sartuko ditugu gure antxoak. Orain, gure arraina jada prest dugu saltsa goxo bat botatzeko. Horretarako, perrexila, piper berdea eta baratxuria hartuko ditugu, txiki-txiki egin eta prest utziko ditugu. Tupper-ean jarriko ditugu antxoak, kapa bat. Gainean, gure barazkitxoak eta gure oliba olioa botako ditugu. Horrela kapaz kapa joango gara gehitzen. Amaieran, olio gehiago botako dugu, guztiz estali arte. Aperitiborako, pintxoak prestatzeko... aukera ugari eskaintzen dute bokeroiek.

 

 
OSAGAIAK


Antxoa, kilo bat.

Gatza.

Ozpina, ardo txuriarena.

Baratxuria, bizpahiru hortz.

Oliba olio birgin estra.

Perrexil freskoa.

Piper berde italiar zati bat.

Tipulina.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!