Tolosako Udal Txistulari Banda kalera bueltan

Leyre Carrasco 2020ko maiatzaren 31

Tolosako Udal Txistulari Bandak konfinamendu garaiko igande goiz guztiak alaitu ditu bideo bidez, baina gaurkoan Tolosako kaleetara itzuli dira.

Koronabirusaren krisiaren eraginez Tolosako Udal Txistulari Bandak ere etxean geratu behar izan du. Hala ere, hori ez da oztopo izan bandako kideentzat eta etxetik egin dituzte igande goizeko dianak. Gaur berriro ere Tolosako kaleen barrena murgiltzeko aukera izan dute eta 8:45etan hasi dira dianarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!