Muinetik hain urrun

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Linazasoro 2020ko maiatzaren 31

Gaurik gabeko

gauaren ertzean,

hegalak lo hartzen

duen lekuan,

arbolak karez

zirriborratzen ditin

gure arimaren formak.

Gordean dagoena

edo mina,

esan ezin den

distira,

jostorratzek perfilatzen

duten haria,

denak zuritasunari

egiten zion dei,

hastapeneko

erreka leunari.

Baina aurrera ahala,

ez biluzik,

denborak gain hartzen

zigun begietan

eta grabitatzeari

uzten zionagu,

mugatik hain gertu,

muinetik hain urrun.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!