Pandemiak ez ditu isilarazi

Josu Artutxa Dorronsoro 2020ko maiatzaren 25a

Pandemiak ez ditu isilarazi 9 1590410457433
Pandemiak ez ditu isilarazi 1 1590410452417
Pandemiak ez ditu isilarazi 2 1590410453442
Pandemiak ez ditu isilarazi 3 1590410453931
Pandemiak ez ditu isilarazi 4 1590410454399
Pandemiak ez ditu isilarazi 5 1590410454864
Pandemiak ez ditu isilarazi 6 1590410455499
Pandemiak ez ditu isilarazi 7 1590410456392
Pandemiak ez ditu isilarazi 8 1590410456987
Pandemiak ez ditu isilarazi 10 1590410457864
Pandemiak ez ditu isilarazi 11 1590410458295
Pandemiak ez ditu isilarazi 12 1590410458850
Pandemiak ez ditu isilarazi 13 1590410459310
Pandemiak ez ditu isilarazi 14 1590410459884
Pandemiak ez ditu isilarazi 15 1590410460520
Pandemiak ez ditu isilarazi 16 1590410460981
None

Eskualdeko adineko pertsonek deituta, erretirodunek elkarretaratzeak egin dituzte, eguerdian, Tolosako Plaza Zaharrean eta Villabonako Berdura Plazan. Bizitza duin baterako eskubidea aldarrikatzeaz gain, larunbat batez manifestazio bat egiteko deia luzatu diete eskualde osoko herritar guztiei, "alor bakoitzak bere eskaerak defenda ditzan".

“Ekitaldi xumea bezain indartsua, sinbolikoa bezain eraginkorra”. Horrela deskribatu dute pentsionistek, gaur eguerdian, Tolosako Plaza Zaharrean egin duten elkarretaratzea. Kalitatezko bizitza eta pentsio duin baten aldeko eskubidea gauzatzea eskatzen jarraitzen dute, era guztietako aldarrikapenekin. Gaur, beharrezko segurtasun neurriak errespetatuz egin dute agerraldia. Minutu bateko isilunearekin hasi dira, eta ondoren aldarrikapenerako tartea izan dute.

“Gizartea igarotzen ari den uneak oso larriak izan arren, guk lehengo arazo berdinekin jarraitzen dugu”, diote. “Jasaten ari garen pandemia honen sorburua salatu nahi dugu, baita birusak eragindako hildakoak oroitu eta bere familiei elkartasuna adierazi ere. Bestetik, eskerrak eman nahi dizkiegu, zahar etxeetan, ospitaleetan nahiz etxeetan boluntario modura lan egin duten eta oraindik lanean jarraitzen dutenei. Azkenik, Osasun- eta menpekotasun- zerbitzu publikoei benetako erantzuna exijitu nahi diegu, egindako zoritxarreko kudeaketaren ondorio larriak zuzentzeko”.

Eskualde mailako manifestazio baterako proposamena

Ekitaldi hauek eskualde mailan antolatzen dituzte, bertako adineko pertsonen zenbait taldek. Gaur, baina, proposamen berri bat jaso dute talde horiek. “Egoera larri eta gordin honetan, argi eta garbi ikusi dugu egungo sistemak zer nolako gabeziak ekarri dizkigun. Hemen, behin eta berriro elkartu garen moduan, deialdia eskualde osoko herritar guztiei zabaltzea nahi dugu, eta ez adineko pertsonei bakarrik”.

Eskualdean gauzatzea nahi duten mobilizazio orokor bat izango dela diote. “Larunbat batean manifestazio bat egitea da proposamena. Sindikatuak, alderdi politikoak, mota guztietako langileak, borrokan zeuden eta hala jarraituko duten zaharren egoitzetakoak, irakasleak, ikasleak… guztiak elkartzea nahi dugu. Alor bakoitzak bere eskaerak defenda ditzala, pribatizazioa noraino eramaten ari diren, nola kudeatzen ari diren eta horrek zer nolako eragina duen salatzeko. Hemendik aurrera lana dugu egiteko, eta ekimen hori antolatu beharko dugu”. Proposamen hori mahai gainean jarri eta erabaki bat hartzeko konpromisoa adierazi dute taldeek.

Pozik, lan erreformaren hitzarmenarekin

Guztiak, baina ez dira albiste txarrak erretirodunentzat. “Tristura eta egoera mingarriak ematen ari diren aldi berean, balioan jarri behar dira beste hainbat kontu, esaterako, borrokatzeak merezi duela eta emaitza justuak lortzeko beti borrokatu behar dela”.

Izan ere, “pozik” daude azken asteetan Madrilen hartu den erabakiarekin, lan erreformari buruz adostutako hitzarmenarekin. “Langile klaseari azken urteetan aplikatu zaizkion murrizketa guztiak indargabetzea oso garrantzitsua da. Azken bi urteetako borrokaren eta azken greba orokorraren fruitua da hitzarmena. Erreferentzia modura hartu behar da. Horrek, ordea, ez du esan nahi lan guztia eginda dagoenik; hitzarmen hori aplikatu ahal izateko, borrokan jarraitu beharko dugulako”.

Astelehenean, berriro

Datorren astelehenean izango da hurrengo elkarretaratzea. Gaur bezala egingo dute, beraientzat “garrantzitsua” delako, ekitaldiak eskatzen dituen segurtasun eta distantzia neurriak “behar bezala betetzea. Horrela, gaurko agerraldian emandako erantzuna eskertu nahi diegu herritarrei”. Datozen asteetan ere, ahal duten neurrian, elkarretaratzeak egiten jarraituko dutela adierazi dute, bere eskubideak defendatzeko. Gauzatuko dituzten ekitaldietan, gainera, aipatutako gaien inguruan ere hitz egin eta eztabaidatuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!