Koronabirusa

TAO zerbitzua martxan, astelehenetik aurrera

Ataria 2020ko maiatzaren 21a

Herritarrei zuzendutako TAO bulegoa ere irekiko da, segurtasun eta prebentzio neurri guztiak hartuta. TAO makinak maiz garbituko dira, baina ahal den kasu guztietan Arinpark aplikazioa erabiltzea gomendatzen da.

Konfinamendua arintzeko prozesuan urratsak eman eta herriko komertzioak eta ostalaritza guneetan terrazak ireki diren neurrian, TAO zerbitzua ere martxan jarriko da berriz, astelehenetik aurrera. Herritarrei zuzendutako TAO-aren bulegoa ere irekiko da, segurtasun eta prebentzio neurri guztiekin.

Era berean, TAO makinak ere maiz garbituko dira, baina ahal den kasu guztietan ordainketak egiteko Arinpark aplikazioa erabiltzea gomendatzen du Tolosako Udalak. TAO zerbitzua eskaintzen duen enpresak orain arteko Mugipark aplikazioa Arinpark aplikazioagatik aldatu du, herritarrei ahalik eta erraztasun gehienak emateko.

Aplikazioa deskargatzeko bi bide dituzte herritarrek:

Android sakelekoa dutenek esteka honetan: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.gerteksa.r.c.mugipark&hl=es

Apple mugikorra dutenek, berriz, hemen: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.gerteksa.r.c.mugipark&hl=es

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!