Segurtasun neurriak betez, ohiko tokietan egingo da Tolosako Azoka

Ataria 2020ko maiatzaren 21a

Zerkausian, Berdura plazan eta Euskal Herria plazan egongo dira postuak bigarren larunbatez.

Bigarren larunbatez jarraian, Tolosako Azoka ohiko hiru guneetan banatuta egingo da. Beti ere, segurtasun neurri guztiak hartuta izango da. 08:00etan zabalduko dituzte ateak eta 13:00ak bitarte izango da erosketak egiteko aukera.

Zerkausian hamasei postu jarriko dira: Irati Etxeberria, Oiaralda, Barazki Bizidunak, Maria Angeles Estanga, Aritzeta Barazkiak, Edurne Arsuaga, Jose Angel Loidi, Mahala, Inaxio Gorosabel, Gregorio Balerdi, Leire Saizar, Larte Gaztak, Amaia Sorarrain; Jose Antonio Aizpuru; Olatz Aranguren eta Fermin Legarra.

Berdura plaza lau postuk hartuko dute, eta sarrera Korreo kalean izango du: Jose Cecilio Insausti Iguategi, Iñigo Azpiazu, Pio Peña eta Patxi Izagirre Montes. Euskal Herria plazan hamahiru postu kokatuko dituzte, eta sarrera Rondilla kaletik izango da, eta irteera Andia kalera. Hauek izango diren postuak: Iratifrut, Gervasio Perez, Jose Angel Matias, Jose Ignazio Rueda, Oiaralda, Maria Mendizabal, Luis Rodriguez, Agustin Agirrezabal, Roberto Ejea, Jose Luis Iriarte, Teofilo Gomez, Oscar Garcia eta Constantino Rueda.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!