Zuzeneko formakuntza saioak eskainiko ditu KZguneak, bideo-deien bidez

Ataria 2020ko maiatzaren 18a

Lau eta sei pertsona arteko talde txikietan eskainiko dituzte saioak, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan trebatzeko. Lau orduko ikastaroak izango dira, eta bi saiotan egingo dira. 

KZguneak formakuntza modalitate berri bat jarri du martxan, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan trebatzeko. Zuzeneko formakuntza saioak izango dira, bideo-dei edo bideokonferentzia bidez. Guztira lau orduko saioak izango dira, bi orduko bi saiorekin. Talde txikietan eskainiko dituzte ikastaroak, lau eta sei kide artean saio bakoitzeko. Guztira 22 ikastaro eskainiko dituzte, eta hemen klik eginda ikus daiteke zerrenda osoa.

Saioetan parte hartzeko inprimaki bat bete behar da, norberaren datu pertsonalekin zein harremanetarako datuekin, bakoitzari ondoen datorkion ordutegia eta ikastaroa zein hizkuntzatan egin nahi duen zehaztuz. KZguneak mezu elektroniko bidez jakinaraziko dio izena eman duen bakoitzari zein egunetan eta ordutan jasoko duen ikastaroa eta bideo-konferentziara sartzeko esteka. 

Ikastaroei buruzko informazio gehiago jaso nahi dutenek, 945 016 100 telefono zenbakira deitu edo kzc@kzgunea.net helbide elektronikora idatzi behar dute. KZgunetik gogorarazten dute, oraindik martxan dutela zalantza teknologikoak argitzeko urrutiko laguntza zerbitzua. Laguntza behar dutenek, 943 023 681 telefonora deitu edo tutor.tolosa@kzgunea.net helbidera mezu bat bidali dezakete. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!