Gaur eta bihar, obrak Larramendi kalean

Ataria 2020ko maiatzaren 18a

Joan den astean egitekoak ziren asfaltatze lanak egingo dituzte datozen bi egunetan. Gaur botako dute asfaltoa, eta bihar inprimatzeko lanak egingo dituzte.

Larramendi kalean egiten ari diren berritze eta konpontze lanek gaur eta bihar izango dute segida. Asfaltatze lanak egingo dira gaur, eta Larramendi kaleko 3. zenbakiaren parean, Txosne dendaren inguruan, asfaltoa inprimatzeko lanak bihar. Lan hauek aurreko astean egitea zegoen aurreikusita, baina eguraldi txarra zela-eta atzeratu egin behar izan dira.

Lanek trafikoan eragina izango dute, beraz, arretaz gidatu eta trafiko seinaleei zein lanetako langileen ohartarazpenei arretaz erantzun. Larramendi kaleko 3. zenbakiaren pareko zerbitzu bidea trafikoarentzat itxita egongo da lanek irauten duten bitartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!