Tolosala-Iurrek 3. Mailarako igoera lortu du

Ataria 2020ko maiatzaren 13a

Aurten Euskal Ligan aritu da jokatzen Tolosako areto futbol taldea. Gaur egungo egoera medio, liga amaitutzat eman dute federaziotik. Tolosala-Iurre sailkapenean bigarren postuan zegoen, eta postu horrek eman die zuzeneko igoera.

Tolosala-Iurretik azaldu dutenez, "guztiok oso pozik gaude, eta ospatzeko arrazoi nahikoak ditugula argi dago. Baina kontziente gara gure Kirol Elkartearen oinarriaz eta hurrengo urtean etapa berri honi aurre egiteko egin beharko dugun esfortzuaz. Kirol eremuaz aparte, ekonomikoki aurretik dugun izugarrizko erronkari aurre egitea ez da erraza izango".

Hala eta guztiz ere, 3. Mailara igotzeko pausoa emango dutela esan dute. Ekonomikoki esfortzu handia bada ere erronka horretarako prest daudela azaldu dute.

Azkenik, zaleen eta babesleen laguntza inoiz baino garrantzitsuagoa izango dela esan dute, eta guztiei eskerrak eman nahi izan dizkie.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!