'Hadji-Murat' Galtzaundiren online irakurle taldean

Ataria 2020ko maiatzaren 13a

 Azken saioak izandako arrakasta ikusita, Galtzaundiren irakurle taldearen hurrengo saioa ere online izango da, hilaren 20an, 17:30ean. Lev Tolstoiren Hadji-Murat eleberri labur historikoa aztertuko da, Yurre Ugartek dinamizatuta. Saiorako sarbidea izateko beharrezkoa da www.galtzaundi.eus webguneko formularioa betetzea. Gehienez 20 laguneko taldea izango da, eta lehentasuna izango dute eskualdeko herritarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!