'Heriotzaren aurpegia' klasikoa eguneratu du Asgarth-ek

Ataria 2020ko maiatzaren 12a

Añorgako taldean jotzen du bateria Etxahun Urkizu tolosarrak. Maiatzaren 9an berragertzekoa zen musika taldea, 13 urteko geldialdiaren ondoren.

Taldeak kantua plazaratu duenean ondorengoa adierazi du: "Asgarthen itzulera prestatzen hasi ginen unetik izan dugu buruan gure kanta klasiko bat eguneratzeko ideia eta hona hemen emaitza, konfinamendutik, etxeko distantziatik baldin bada ere".

Heriotzaren Aurpegia duela 20 urte konposatu eta grabatu zuten, zaleen abesti kuttunenetako bat bilakatu zelarik. "Gogoa genuen doinu berezi horiek berreskuratzeko, abestia lehenengoz jaio zeneko une horiek beste behin ere bizitzeko. Ederra izan da doinuei bizi berri bat ematea. Maiatzak 9a gorriz markaturiko data zen gure egutegian, pasa den larunbatean ospatu behar genuen Asgarthen itzulera Añorgako zine zaharrean, duela 13 urte agur esan genuen toki berean. COVID-19aren ondorioz, zuzeneko emanaldietako planak aldatu behar izan ditugu, eta egoerak hobera egitean iragarriko dugu itzulerako hitzordu berria. Irrikitan gaude zuek guztiokin berriz ere topo egin eta elkarrekin gozatzeko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!