Koronabirusa

"Eskerrik asko, Peru!"

Ataria 2020ko mai. 11a, 16:51

Gudari kaleko bizilagunek, eskerrak eman nahi izan dizkie Iñigo Perurena Peru musikari tolosarrari, "konfinamenduan, larunbatero, kalea alaitzeagatik".

Larunbatero, 18:30eak aldera, Gudari kaleko balkoitik, kontzertua eskaintzen du teklatuarekin Iñigo Perurena Peru artista tolosarrak, bizilagunei ezohiko egoera hau arindu asmoz. Hasieran ez zuen hasteko asmorik, baina bizilagunek eskatuta hasi zen. Harrera ona izan du, eta bizilagunek nahiz herritarrek zorion mezu ugari bidali izan dizkie.

Era guztietako kantuak jotzen ditu, gehienak ere ezagunak. Tarteka, Iurreamendi eta Uzturre egoitzetako langileei omenaldia egiten die. Zuzenean ikus daitezke bere kontzertuak, Facebookeko 'Tolosarras' taldean. Gudari kaleko aldean duen balkoian jotzeaz gain, ibai aldekoan ere aritzen da. Oraindik ere, beste bi astez behintzat joko duela esan du.

Hori dela eta, esker mezu modura, 'Kaleko festak' izeneko kantua egin dute, letra eta guzti. "Mundiala zara. Ea guk ere zuk irribarre egitea lortzen dugun", diote bizilagunek.

Hemen kantuaren letra:

Kaleko festak zin Gudari kalian

berak abesten zuen balkoi batian

lau atso, hiru mutil zar

bermutana ere pareko portalian

seiterdik noiz iritxiko ote dian

zai gaude bai, zai gaude balkoian

 

Hasi denian teklatua montatzen

eta ondoren kaantuak kantatzen

rantxerak, regge pixka bat,

trikitixa ere Julito ez mesedez

Peru, jarri zazu berriz ritmua

atera zak berriz ere soinua

 

Kalea zegoen ixil ixilikan

jarri zenun ritmoa balkoietikan

bermuta edan ezkero,

eskuak briz briz ez dau asmatzerikan

edan ezan, edan bai gogotikan

ta hasiko gera lenengotikan

 

Kaleko festak zin Gudari kalian

berak abesten zuen balkoi batian

ederto pasatzen deu atsaldian

balkoiko txalo guztien artian

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!