Koronabirusa

Alde Zahartagin festa egingo dute gaur

Tolosaldeko Ataria

Tolosako Alde Zaharrean 21:30ean, elkarrekin 'Kalderero Hungariarren konpartsa' pieza jotzeko deia luzatu diete bizilagunei.

"Alaitu dezagun Alde Zaharra zartagin eta musika instrumentuekin", esan dute ekimenaren bultzatzaileek eta erronka jarri diete auzoko bizilagunei: "ea gai garen elkarrekin Kalderero Hungariarren konpartsa kantua jotzeko". Horretarako piezaren partitura ere zabaldu dute sare sozialetan.

Horretarako mikrofonoa duten musikariei jarraitzeko gomendioa luzatu diete herritarrei. 21:30ean hasiko da ekimena. "Musikak elkartzen gaitu, animatu eta ondo pasa".

Erlazionatuak

Kalderero Hungariarren konpartsa

Tolosaldeko Ataria 2020 mai 09 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!