Koronabirusa

Garbigunea berriro ere martxan

Ataria 2020ko maiatzaren 8a

Astelehenetik aurrera, maiatzak 11, konfinamendua arintzeko 1. fasean sartuta, Tolosaldeko Mankomunitateak entenda zituen bi zerbitzu berreskuratuko ditu.

Tolosako Garbigunea irekita egongo da, baita partikularrentzat ere, ohiko ordutegian: 9:00-14:00 eta 15:00-17:30. Bestetik, datorren astetik aurrera, traste zaharren bilketa zerbitzua martxan jarriko da berriro, herri bakoitzean ezarrita dagoen bilketa-egutegiaren arabera. Tolosaren kasuan, bota nahi diren gauzak edukiontzien ondoan utzi behar dira, lurrean, astearteetan, 20:00etatik 22:00etara bitartean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!