Koronabirusa

Kultura ikastaroen zein musika eskolako ikastaroen kuoten dirua itzuliko du udalak

Ataria 2020ko maiatzaren 8a

Kultura Sailak zein Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolak antolatuta zituen baina COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz eman ez diren ikastaroen kuotei dagozkion kopuruak itzuliko dituzte.

Covid-19ak eragindako konfinamenduaren ondorioz, Tolosako Udaleko kultur tailerrak zein Udal Musika Eskolak antolatutako hainbat ikastaro bertan behera geratu dira edo aldaketa batzuk egin behar izan dira. Ondorioz, ikastaro horiei dagokien kuoten dirua itzuli egingo du udalak.

Kultura Sailak bederatzi ikastaro antolatu ditu 2019/2020 ikasturtean zehar, iazko urrian hasi eta aurtengo ekainera arteko iraupenarekin: antzerkia, argazkigintza, dantza garaikidea, ehoziriak eta patchworka, pintura eta zeramika ikastaroak helduentzat, eta baleta eta eskulan ikastaroak haurrentzat. Martxoaren erdiaz geroztik, ordea, ez da aukerarik izan ikastaro horiek egiteko, eta ikasturtea amaitu aurretik ere ez direnez berriz martxan jarriko, epealdi honi dagokion kuotaren dirua itzuliko du udalak. Gauza bera gertatuko da Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolan eman ez diren ikastaroen kasuan ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!