Koronabirusa

Aurten ez da Musikherria egitasmorik egingo

Ataria 2020ko maiatzaren 8a

Gaur egungo egoerak ez du ahalbidetzen egitaraua modu egokian emateko bermerik, eta egitasmoa antolatzen duten eragile guztiek erabaki dute aurtengoa bertan behera uztea.

Koronabirusak ekarritako egoeraren ondorioz, aurten Musikherria egitasmorik ez egitea erabaki da. Tolosako Udaleko Kultura Sailak eta Musikherria antolatzeko lanetan jarduten duten gainerako elkarteek eta taldeek hartu dute aurtengo edizioa bertan behera uzteko erabakia, hala nola, Tolosako Musika Eskolak, Tolosako dultzaineroek, Giro Arte taldeak, Isidro Larrañaga musika eskolak, eta Musikherriaren antolaketan parte hartzen duten gainerako eragileek.

"Gaur egungo egoerak, aurreikusitako egitaraua modu egoki batean garatzeko bermerik ez du ematen, eta horregatik erabaki da aurten Musikherria egitasmorik ez egitea", adierazi dute antolatzaileek. Tolosako musikariak eta musikazaleak batu izan ditu urtez urte Musikherria festak, herriko hainbat txoko musikarekin alaituz. "300 musikari eta abeslari inguru elkartu izan dira, egun osoko egitarau oparo batean".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!