Apirilaren 15az geroztik baimenduta dago norbera bere baratzean jardutea, baina eremu komunak erabiltzea galarazita zegoen. Gaurtik aurrera, ordea, Baratze Parke guztia bere osotasunean erabili ahalko da, aldagelak eta tresnen gordailua barne, baina erabiltzaile guztien osasuna babesteko hainbat prebentzio eta segurtasun neurri jarraitu beharko dira:
- COVID-19aren sintomarik baduzu, geratu etxean.
- Erabiltzaileen artean bi metroko segurtasun distantzia mantendu.
- Baratze bakoitzean erabiltzaile bakarrak aritu beharko du.
- Lanabesen biltegian eta aldageletan pertsona bakarra sartu ahal izango da aldi berean; momentu berean bi pertsona egon ahal izango dira txabolan, bat aldageletan eta bestea tresnen gelan.
- Konpostaguneetan ere pertsona bakarra aritu ahalko da lanean.
- Txabolara sartu aurretik eta irtetean eskuak garbitu ura eta xaboiarekin.
- Erabilitako lanabesak eta ateetako heldulekuak desinfektatuta utzi. Horretarako tresnak urarekin modu arruntean garbitu ondoren heldulekuak urarekin eta lixibarekin desinfektatu beharko dira.
- Txabolan lainoztagailuak jarriko dira, erabiltzaile bakoitzak lanabesak, ateetako heldulekuak eta abar garbitu ahal izateko. Guztira 4 lainoztagailu jarriko dira, txabolak dituen 3 departamentuetan bana eta komunean bestea, guztiak lixibarekin eta urarekin prestatuta.
- Erabilera pertsonalerako beharrezko xaboia, desinfektatzeko produktuak, eskuak lehortzekoak eta bestelako babes neurriak, eskularruak adibidez, norberak eraman beharko ditu.
- Txabolako toallak kendu egingo dira.
- Instalazioetako garbiketa lanak indartu egingo ditu erabiltzaile elkarteak. Horretarako, txandak antolatuko dira eta betiko moduan txanda horiek betetzea nahitaezkoa izango da erabiltzaile guztientzat. Instalazio guztiak lixibarekin eta urarekin garbituko dira ireki urretik.