Koronabirusa

Trebakuntza hitzaldiak, online, KZGunearen eskutik

Ataria 2020ko maiatzaren 7a

Maiatza osoan zehar gisa horretako saioak eskaintzen dihardute. Zortzi hitzaldi izango dira guztira, Youtube plataformaren bidez, euskaraz zein gaztelaniaz, eta ordutegi ezberdinetan. Parte hatzeko nahikoa da Youtubeko kanalean sartzea.

Alarma egoeran gauden honetan, Internetaren erabilerak izugarrizko goradaka izan du, erosketak egiteko, lanerako edota etxekoekin zein lagunekin harremantzeko. Horrela, KZgunea zuzeneko hitzaldiak egiten ari da maiatzean zehar, hainbat gaiei buruzko trebakuntzatan sakontzeko. Saioak KZGuneak Youtuben duen kanalean eskaintzen dira, astean bi egunetan, goizez zein arratsaldez, euskaraz eta gaztelaniaz.

Gai teknologikoei buruzkoak dira hitzaldiak, eta horietan parte hartzeko Youtubeko kanalean sartzea besterik ez da behar. Parte hartzeko, beraz, ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.

Honakoa da hitzaldien zerrenda, bakoitza emango den egunarekin eta ordutegiarekin:

  • Maiatzak 12, 18:00-20:00 / Gaztelania: Heziketa eta segurtasuna Interneten
  • Maiatzak 14, 11:00-13:00 / Gaztelania: Zure ordenagailua birus eta bestelako mehatxuetatik babestu
  • Maiatzak 19, 11:00-13:00 / Euskara: Ezagutu 3D inprimatzeak dituen aukerak
  • Maiatzak 21, 18:00-20:00 / Gaztelania: Gauzen Interneta
  • Maiatzak 26, 18:00-20:00 / Gaztelania: Android sekreturik gabe
  • Maiatzak 28, 11:00-13:00 / Gaztelania: Zure Smartphonea prest izan

KZgunetik gogorarazi dutenez, oraindik martxan dute zalantza teknologikoak argitzeko urrutiko laguntza zerbitzua. Laguntza behar dutenek 943 023 681 telefonora deitu edo tutor.tolosa@kzgunea.net helbidera mezu bat bidali dezakete.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!