Koronabirusa

Merkataritzan eta zerbitzuen alorrean jarraitu beharreko irizpideak

Ataria 2020ko maiatzaren 7a

Herritarrei argibideak emate aldera, konfinamendua arintzeko fase bakoitzeko epeak eta irizpideak, saltzaileek zein bezeroek jarraitu beharreko argibideak eta sektore bakoitzak kontuan hartzeko gomendioak zehaztu ditu udalak, zenbait kartelen bitartez.

Koronabirusak eragindako konfinamendutik irteten hasteko lehen aste honetan zein datozen asteetan garatuko diren faseetan merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen alorrean kontuan hartu beharreko hainbat gomendio eta irizpide zehaztu dira.

Asteek eta faseek aurrera egin ahala, zehaztutako irizpideak aldatzen joango dira, egoera berrietara egokituz. Dena den, alarma egoerak oraindik indarrean jarraitzen duela kontuan hartu behar da, eta, hala, bereziki merkataritza eta zerbtizuen sektorean diharduten saltzaileek zein haietara joan behar duten bezeroek orain arte zehaztutako prebentzio eta segurtasun neurri guztiak jarraitzea eta errespetatzea beharrezkoa izango da.

Sektore bakoitzaren errealitatera egokitu diren gomendioak eta irizpideak mantendu beharko dira konfinamendua aritzneko datozen faseetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!