Otsailaren 29an hasi zen Paolo Giordano (Turin, 1982) idazle italiarra Kutsaldian liburua idazten, herrialdea itxialdian sartzeko egun gutxi falta zirela. Pandemia indarrez zabalduz joan ahala, gogoetak biltzen jarraitu eta txatalez txatal osatu du liburua; hala, COVID-19aren krisia ardatz duen lehen lana bihurtu da. Xabier Olarrak ekarri du euskarara Fernando Reyrekin batera eta Erein argitaletxeak plazaratuko du.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?