Aldaketak trafikoan eta autobus geltokietan, bihar

Ataria 2020ko maiatzaren 6a

Bihar goizeko 08:00etatik aurrera, Larramendi kalean egingo diren berritze eta konpontze lanak direla eta, zerbitzutik kanpo geratuko da bertako 6. zenbakiko autobus geltokia.

Larramendi kalean bihar, maiatzak 7, hasiko diren berritze eta konpontze lanak direla-eta, hainbat aldaketa izango dira trafikoan eta autobus geltokietan. Azken egunetan Arriarango biribilgunetik Arrameleko zubira arte egin diren lanek jarraipena izango dute datozen asteetan. Hala, bihar, maiatzak 7, goizeko 08:00etatik aurrera Larramendi kaleko 6. zenbaki parean dagoen autobus geltokia zerbitzutik kanpo geratuko da. Autobusa geltoki horretan geratu ordez, Jon Andoni Irazusta kalean (biala) Telepizzak duen lokalaren ondoko geltokian geratuko da.

Bestalde, hilaren 13tik aurrera, Larramendi kaleko 3. zenbakiaren parean (Txosne dendaren inguruan) zorua konpontzeko lanak egingo dira, eta ondorioz, bide hori itxita egongo da trafikoarentzat, bi egunez gutxienez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!