'Denborak badaki', Tenpora taldearen hirugarren diskoko aurrerapen kanta

Ataria 2020ko maiatzaren 5a

TENPORA taldea estudioko lan berria amaitzen ari da, oraingoan produkzio lanetan Aitor Etxebarriaren laguntza izan dutelarik.

Berriro asma nazazu hirugarren albumaren aurkezpena uda ondorenera atzeratu bazuten ere, aurrerapen kanta plazaratu dute gaur: "Denboraren joan-etorriaren pertzepzioa erabat aldatu digun konfinamendu sasoi honetan, Tenpora-k denboraren inguruko hausnarketa eder eta lasaia proposatzen du disko berriaren aurrerapen kantu honekin", adierazi du Juantxo Zeberio Etxetxipia  taldekide tolosarrak. "Harkaitz Canoren testu jostariak dioen moduan, lorarik lora doan eta etxe barruan sartu zaigun denbora arraro hau goxatzen lagunduko du, akaso", gaineratzen du Zeberiok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!