Garbiñe Biurrun izango da EAEko Auzitegi Nagusiko presidente, behin-behinean

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2020ko maiatzaren 5a

Ekainaren 21ean hartuko du kargua, Juan Luis Ibarra egungo presidenteak 72 urte betetzen dituen egunean.

Garbiñe Biurrun magistratua izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea, behin-behinean. Juan Luis Ibarra da gaur egun lehendakaria, baina hark kargua utzi beharko du ekainaren 21ean, 72 urte betetzean. Egun horretan ordezkatuko du Biurrunek.

EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko presidentea da Biurrun. Ibarra behin-behinean ordezkatzeko hautagaia Luis Angel Garrido Bengoetxea da, Administrazio Auzietarako Arloko lehendakaria, baina Biurrunek denbora gehiago darama bere arloko presidente gisa, eta horregatik izango da hura behin-behineko presidentea.

Alarma egoerak, ordea, Ibarra ordezkatzeko prozesua etenda dauka -epe administratibo guztiak etenda daude-, eta horregatik jarriko dute Biurrun behin-behinean. Ondoren, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak izendatu beharko du presidentea.

 Biurrun (Tolosa, 1960) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea ere bada.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!