Bidegorriko zoladura konpontzeko lanak egingo dira gaurtik asteazkenera bitarte

Ataria 2020ko maiatzaren 4a

Herriko hainbat gunetan asfaltatze lanak egingo ditu Tolosako Udalak datozen egunetan. Lan horietan lehena herriguneko bidegorrietako zoladura konpontzea izango da.

Gaur hasi eta asteazkenera bitarte San Frantzisko ibilbideko eta Araba etorbideko bidegorriaren zatiak konponduko dira eta Arrameleko zein Sameko zubian ere hobetze lanak egingo dira. Lanek irauten duten bitartean bidegorria itxita egongo da gune horietan, eta Leidor parean dauden aparkalekuak ezingo dira erabili. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!