Azken asteotan bezala, prebentzio eta segurtasun neurri guztiekin egingo da ezohiko azoka, Tolosan. Beste larunbat batez, azokako ekoizleek postuak jartzeko aukera izango dute, Zerkausian eta Beotibar frontoian. Pasa den larunbatean bezala, Beotibarren, larunbatero Euskal Herria plazan eta Berdura plazan izaten direnak; Zerkausian, berriz, bertan egoten direnak.
Pilotalekuan 10 postu izango dira; Azokaren ohiko salmenta gunean, berriz, 17; horietatik zazpi, berriak. Izan ere, segurtasun eta prebentzio neurriak direla eta, mugatu egin behar izan da Zerkausian kokatu daitezkeen postu kopurua, eta beraz, errotazio sistema jarri da martxan, larunbatero ekoizle ezberdinek parte hartzeko aukera izan dezaten. Astero eguneratzen da parte hartzaileen zerrenda, eta Tolosako Azokako sare sozialetan eta udaleko webgunean ematen da horren berri.
Ezohiko azokako postuen zerrenda eta kokalekua
Zerkausia:
0. Asier Mendizabal Agirretxe: Ardi esnea.
1. Itziar Etxeberria Arizmendi: Babarrunak, esnekiak, intxaurrak, urrak eta irasagarra.
2. Maria Angeles Estanga: Arrautzak eta esnekiak
3. Olatz Aranguren Lasa: Barazkiak, arrautzak, esnekiak eta fruitu lehorrak.
4. Mahala: Esnekiak eta txerrikia.
5. Iñaki Garcia Gribajo (Barazki Bizidunak): Barazkiak eta arrautzak.
6. Jose Antonio Aizpuru Izuzkiza: Fruta eta arrautzak.
7. Gregorio Balerdi Berasategi: Barazkiak, arrautzak, ogia, frutak, esnekiak eta gozoak.
8. Josefa Iraola Bengoechea: Barazkiak, perretxiko eta onddoak, arrautzak eta frutak.
9. Jose Angel Loidi Mendizabal: Barazkiak, ogia, gozoak, frutak eta arrautzak.
10. Aldabazahar: Barazkiak, esnekiak, ogiak, gozoak
11. Inaxio Gorosabel Urkia: Ogia eta gozoak.
12. Amaia Sorarrain Zubillaga: Barazkiak, frutak eta arrautzak.
13. Mikel Lasa Beloki: Perretxiku eta onddoak, esnekiak, arrautzak eta frutak.
14. Edurne Arsuaga Iraola: Barazkiak.
15. Larte Gaztak: Babarruna, esnekiak, sagar dultzea eta pipar mermelada.
16. Fermin Legarra Legarra: Ahuntz gazta eta eztia.
Beotibar frontoia:
17. Patxi Izagirre Caminos (Montes): Barazkiak eta landareak.
18. Tofilo Gomez Gonzalez: Gozoak.
19. Luis Rodríguez Feloaga: Olibak, fruitu lehorrak eta gozokiak
20. Roberto Ejea Calabor: Hestebeteak.
21. Maria Mendizabal Ortega: Olibak, fruitu lehorrak eta gozokiak
22. Constantino Rueda Valhondo y Otros C.B.: Fruta.
23. Jose Angel Matias Fuerte: Fruta.
24. Iratifrut: Fruta.
25. Jose Ignacio Rueda Gonzalez: Fruta.
26. Jose Cecilio Insausti Iturrioz (Iguategi): Barazkiak eta landareak.
Landareak eta loreak, etxeraino
Konfinamenduak bide berrien aldeko apustua egitea bultzatu ditu sektore ezberdinak, baita gure ekoizleak ere. Hori dela eta, larunbatetan ez ezik, astean zehar ere inguruko baserrietako produktuak eskuratzeko aukera ematen du Azoka Zure Etxera ekimenak, 12 ekoizleren parte hartzearekin.
Telefonoz, WhatsAppez edo emailez ekoizle bakoitzari eskaria egin ondoren, etxean bertan jasotzen da. Eroso, sinple eta azkar. Herritar askok jada bide hori hautatu dute bertako produktuak eskuratu ahal izateko. Hiru aste dira egitasmoa abiatu zela; bada, egonkortuz doa, gero eta erabiltzaile gehiago eta eskaintza zabalagoa baititu.
Aste honetatik aurrera, gainera, udaberri bete-betean gaudela aprobetxatuz, lore eta landareak ere eskuragai izango dira, Berdura plazan jarri ohi diren ekoizleen eskutik. Ahal den neurrian zerbitzu hau hobesteko dei egin du udalak, guztiek presentzialki egoteko aukerarik ez dutenez, ekoizle guztiei beren produktuak merkaturatzeko aukera eskaintze aldera.
Esker mezua
Egoera berria izanik, neurri eta protokoloetara egokitzea erraza izan ez bada ere, ekoizleen, herritarren, Merkataritza, Azoka eta Turismoa nahiz Hirigintza Sailetako langileen, brigadakoen, Udaltzaingoaren, Babes Zibileko nahiz TAOko langileen laguntza eta lana txalotu eta eskertu nahi ditu udalak. "Oro har, jendea ardura handiz ari da neurriak errespetatzen, eta horrek azoka modu seguruan egin ahal izatea ahalbidetzen du. Normaltasunera itzuli artean, neurriok mantenduko dira; hortaz, orain arteko jarrera onari eusteko dei egin diegu herritarrei".