BABESTUTAKO EDUKIA

Bihar eta etzi izango dira Tolosaldea Lanbide Heziketako Ate Ireki birtualak

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea LHII 2020ko maiatzaren 5a

On line bidez ikastetxeko hezkuntza eskaintza ezagutzeko aukera egongo da.

Tolosako Santa Luzia auzoan kokatuta dago Tolosaldea Lanbide Heziketako Insitututa. Bertan kalitatezko Erdi eta Goi Mailako heziketa zikloen eskaintza zabala dago, guztiak euskaraz:

  • Goi Maila:
    • Administrazio eta Finantzak
    • Mekatronika industriala
    • Automatizazioa eta robotika industriala
    • Sareko informatika-sistemen administrazioa
    • Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa
    • Eraikuntza metalioak
    • Instalazio termikoak eta fluidodunen mantentzea
  • Erdi Maila:
    • Soldadura eta galdaragintza
    • Mekanizazioa
    • Mikroinformatika sistemak eta sareak
    • Instalazio eletriko eta automatikoak
    • Merkataritza jarduerak
 

Bihar eta etzirako on line bidezko Ate Irekiak antolatu dituzte, 17:00etatik 20:00etara.
Eman izena hemen eta ezagutu Tolosaldea LHI-ko hezkuntza eskaintza osoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!