Koronabirusa

Postuak berrantolatuta, larunbatean berriro ospatuko da Tolosako Azoka

Ataria 2020ko api. 23a, 17:39

Zerkausian egoten diren ekoizleak leku berean mantenduko dira; Berdura Plazan eta Euskal Herria Plazan egoten direnak, berriz, Beotibar frontoian. Guztientzat tokirik ez dagoenez, astez aste txandatuz joango dira, eta astean zehar emango da ezagutzera zerrenda eguneratua.

Ezohiko moduan eta egoerak eskatutako prebentzio eta segurtasun neurri guztiekin, Tolosako Azokako ekoizleek postuak jartzeko aukera izan zuten larunbatean. Bada, eragile guztien iritziak jaso, segurtasun- eta osasun-neurriak berraztertu eta balorazioa egin ondoren, hobetze aldera, berrantolaketa bat egingo da, larunbat honetatik aurrera.

Gauzak horrela, normalean izan ohi diren hiru salmenta guneen arabera egingo da postuen banaketa. Hau da, larunbatero Zerkausian egoten diren ekoizleak leku berean mantenduko dira; eta Berdura Plaza eta Euskal Herria Plazako azokagileak kokatuko dira Beotibar frontoian. Landareak ere eskuragai izango dira Beotibarren, Iguategi eta Montes mintegien eskutik.

Salmenta-gune bakoitzean segurtasun tarteak mantendu behar direnez, 16 mahai jarriko dira Zerkausian; eta 10 Beotibarren. Hortaz, ekoizle guztiei parte hartzeko aukera ematearren, errotazio sistema bat abiatuko da. Astez aste txandatuz joango dira, eta astean zehar emango da ezagutzera zerrenda eguneratua.

Normaltasunera itzuli artean, ezohiko antolaketa mantenduko du Tolosako Azokak. Gauzak horrela, larunbat honetan ere,  joan den asteko segurtasun- eta osasun-neurriak mantenduko dira: banakako erosketa, distantziak, eskularru eta norbere babeserako maskaren erabilera...

Ezohiko azokako postuen kokalekua eta zerrenda (bakoitzak zenbaki bat izango du):

Zerkausia:

0. Asier Mendizabal Agirretxe. Ardi esnea.

1. Itziar Etxeberria Arizmendi. Babarrunak, esnekiak, intxaurrak, urrak eta irasagarra.

2. Maria Angeles Estanga. Arrautzak eta esnekiak.

3. Olatz Aranguren Lasa. Barazkiak, arrautzak, esnekiak eta fruitu lehorrak.

4. Aldabazahar eta Nestor Errasti. Barazkiak, esnekiak, ogiak eta gozoak.

5. Iñaki Garcia Grijalbo (Barazki Bizidunak). Barazkiak eta arrautzak.

6. Jose Antonio Aizpuru Izuzkiza. Frutak eta arrautzak.

7. Gregorio Balerdi Berasategi. Barazkiak, arrautzak, ogia, frutak, esnekiak eta gozoak.

8. Mª Teresa Jauregi Lertxundi. Barazkiak, arrautzak eta fruta.

9. Jose Antonio Labaka (Basabe). Barazkiak eta sagarrak.

10. Mª Arantzazu Jauregi Iruarriz. Barazkiak.

11. Inaxio Gorosabel Urkia. Ogia eta gozoak.

12. Josefa Iraola Bengoetxea. Barazkiak, perretxiko eta onddoak, arrautzak eta frutak.

13. Kutixak. Esnekiak.

14. Edurne Arsuaga Iraola. Barazkiak.

15. Larte Gaztak. Babarruna, esnekiak, sagar dultzea eta pipar mermelada.

16. Zuhaitz Ibañez (Aritzeta Barazkiak). Barazkiak.

Beotibar Frontoia:

17. Patxi Izagirre Caminos (Montes). Barazkiak eta landareak.

18. Tofilo Gómez González. Gozoak.

19. Luis Rodríguez Feloaga. Olibak, fruitu lehorrak eta gozokiak.

20. Roberto Ejea Calabor. Hestebeteak.

21. Maria Mendizabal Ortega. Olibak, fruitu lehorrak eta gozokiak.

22. Constantino Rueda Valhondo y Otros C.B. Fruta.

23. Jose Angel Matias Fuerte. Fruta.

24. Iratifrut. Fruta.

25. Jose Ignacio Rueda Gonzalez. Fruta.

26. Jose Cecilio Insausti Iturrioz (Iguategi). Barazkiak eta landareak.

Etxez etxeko banaketa zerbitzua ere bai

Azokako produktuak etxez etxe banatzeko zerbitzuak martxan jarraitzen du eta mantendu egingo da. Horrela, herritarrei astean zehar elikagai freskoak eskuratzeko aukera eman, eta azokan egon ezin izan dutenei euren produktuak eskaintzeko bidea bermatu nahi zaie.

Larunbatero banaketa zerbitzua eskaintzen duten ekoizleen zerrenda eguneratua argitaratuko da udaleko eta Tolosako Azokako sare sozialetan. Ahal den neurrian, etxez etxeko banaketa hobesteko dei egiten du udalak, kalera ateratzea ahal bezain beste ekiditeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!