Eskualdeko bi gaztetxeren defentsa
Kurtso honetan zehar, TGF-ren indarrak Zizurkilgo Kaxilda eta Tolosako Ezpala gaztetxeen defentsan jarriko zituztela esan zuten: "Gaur-gaurkoz, ordea, langileon kontrolpeko gune bat (Kaxilda) lapurtu digute, baina besteak bizirik jarraitzen duela osapatzeko eguna da gaur".
Salbuespen egoera "kamuflatu honetan jasaten ari garen askatasun politikoen murrizketa"
Tolosaldeko Gazte Frontetik azaldu dutenez, Ezpalaren urteurrena testuinguru murriztailean iritsi da: "Salbuespen egoera honek askatasun politikoak ukatu dizkigula azpimarratu nahi dugu; egoera asko aldatu zaigu eta horrek borroka aurrera eramateko zailtasunak ekarri dizkigu. Kontrara, lurraldearen eta ekoizpenaren antolamendu burgesa aurrera ematen dutenek ez dute inongo arazorik bildu eta nahieran jarduteko. Egoera honetan egonda ere, momentuko gaitasunaren arabera borrokarekin aurrera jarraitzen ari gara".