Koronabirusa

Oinarrizko elikagaien banaketa indartu da, gehien behar duten herritarrentzat

Ataria 2020ko apirilaren 20a

Ezohiko egoera horretan premia berriei erantzuteko hartu den neurrietako bat da elikagaien banaketa gehigarria egitea. Guztira 5000 kilo elikagai banatu dira, eta 101 familiei eman zaie laguntza.

Koronabirusaren pandemiak sortutako egoerak Tolosako hainbat herritarren eta familien egoera zaildu du, eta askoren kasuan zaila izaten ari da oinarrizko elikagaiak eskuratzea. Horregatik, Tolosako Udala, Zutani elkartearekin eta Peñaskal Kooperatibarekin batera, elikagaien bankuko erabiltzaileei eta familiei oinarrizko elikagaiak banatzen ari da. urtean zehar Hasierako erosketa eginda, banaketako bi txandak eginda daude, eta hurrengo banaketa egiteko prestatzen ari dira orain. 

Janari Bankuaren bidez urtean zehar Tolosan egiten diren elikagaien banaketei modu intentsiboagoan ari zaio erantzuten orain, azken asteotako ezohiko egoeran sortu diren beharrei erantzuteko. Izan ere, konfinamenduaren ondorioz, etxean jaki gehiago kontsumitzen da eta etxe askotan diru sarrerak murrizteak familien egoera okertzea ekarri du. Guztira 5000 kilo elikagai banatu dira, eta 101 familiei eman zaie laguntza. Horrez gain, 22 haurrentzako pixoihalak eta janari poteak ere banatu dira. 

Hurrengo banaketara begira, eta banaketa errazteko eta elikagaiak modu koordinatuan banatzeko, janaria behar dutenek Gizarte Zerbitzuekin jarri beharko dute harremanetan, 010 edota 943 65 44 66 telefono zenbakietara deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!