Koronabirusa

Gipuzkoan bi adineko hil dira, hamarrek sendatzea lortu dute eta sei positibo gehiago zenbatu dituzte

Ataria 2020ko apirilaren 17a

Donostiako Gurutze Gorrian zeuden bost adineko sendatu direla esan du Mendozak, eta euren egoitzara eraman dituztela gaur. Bostak Tolosako Iurreamendikoak direla jakinarazi du.

Eider Mendoza aldundiko bozeramaleak azken orduetako datuak eman ditu. Bere esanetan bi egoiliar hil dira azken egunean. Sendatuei dagokienez, 10 izan direla esan du. Horietako bost Iurreamendiko egoiliarrak. Hauek Donostiako Gurutze Gorriaren egoitzan zeudela jakinarazi du Mendozak, "oso egoera delikatuan, ondorioz". Sei positibo berriren inguruan ez du zehaztasun gehiagorik eman aldundiko bozeramaleak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!