Koronabirusa

Zortzi hildako eta 23 sendatu adinekoen egoitzetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren esanetan

Ataria 2020ko apirilaren 16a

Eider Mendoza aldundiko bozeramaleak eman ditu datuak. Tolosako Iurreamendin, "azken orduetan", medikuaren alta 10 egoiliarrek jaso dutela esan du.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren bozeramaleak jakinarazi duenez, azken orduetan, 23 egoiliarrek gainditu dute COVID-19 gaixotasuna. Horietatik 10 Iurreamendiko egoiliarrak dira, Eider Mendozaren esanetan. Gipuzkoako egoitzetan, orain arteko, 54 egoiliarrek jaso dute medikuaren alta diputazioaren arabera.

Bestalde, egoitzetan zortzi pertsona hil direla dira atzotik gaurrera. Guztira, 125 heriotza zenbatu dituzte diputaziotik. ELA sindikatuaren arabera, horietatik 16 Iurreamendiko egoiliarrak ziren. 296 egoiliar daude positiboa emanda aldundiaren datuetan, azken orduetan, 13 kasu berri zenbatu baitituzte. Eider Mendozak ez du zehaztu kasu berri horiek zein egoitzetakoak diren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!