Koronabirusa

Ezohiko osoko bilkura egingo du Tolosako Udalak, telematikoki

Ataria 2020ko apirilaren 15a

Ostiralean, hilak 17 ospatuko da bilera, 14:00etan hasita. "Aparteko eta premiazko osoko bilkura" bezala izendatu du udalak.

Honako puntu hauei buruz hitz egin eta eztabaidatuko dute bilkuran:

  1. Bilkuraren premiatasuna onartzea.
  2. Covid-19ak sortutako kalteberatasun ekonomikoan dauden pertsonak parke publiko babestuen alokairua ordaintzetik salbuestea onartzea.
  3. Ondorengo dekretuen berri ematea, eta hala badagokio, berrestea:
    1. 2020/546
    2. 2020/554
    3. 2020/567
    4. 2020/577
    5. 2020/586

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!