Tolosako EH Bildu azoka egitearean alde azaldu da. "Larunbatean gure ekoizlek salmenta zuzena egiteko aukera izango dutela oso albiste ona iruditzen zait. Dena den, kontuan izan, salbuespen egoera honetan bertako produktuei irteera emateko ekimena izango dela, ez besterik, eta denok ardura handiz jokatu behar dugula", esan du Andu Martinez de Rituertok.
EH Bildu konfinamendua hasi eta lehen bi larunbateetako azokak bertan behera uztearen alde azaldu zela esan du, eta oposizioko buruak azalpenak eman nahi izan ditu: "Garbi adierazi nahi dut EH Bilduren lehen hautua salmenta zuzeneko gune kontrolatuari eustea izan dela. Lehendabiziko bi asteetan azokarik ez egitea babestu genuen, lehenengoan arduragatik (ez zegoen inolako babes neurririk aurreikusita) eta bigarrengoan udal gobernutik emandako informazioa ontzat jo genuelako (Madrildik zetorrena debekua omen zen)". Baina behin Madrilgo dekretuaren eta Osasun Publikoko Zuzendariordeak emandako zehaztasunen nondik-nrakoak jakinda, salmenta zuzeneko gune seguroaren eta etxez etxeko zerbitzua uztartzearen aldekoak izan gara. Eta horretarako, aste hauetan, proposamen zehatzak egin dizkiogu Udal Gobernuari.
Harriduraz irakurri dut Tolosako Udalak larunbateko azokari buruz argitaratu duen oharra.
Lehen paragrafoa irakurrita, badirudi, Eusko Jaurlaritzak azokak egiteko emandako baimenaren ondorio dela datorren larunbatean ezohiko azoka egiteko erabakia hartu izana.
Azokak egiteko lehen debekua, apirilaren 8an egin zuen Eusko Jaurlaritzak. Ordura arte, debekurik ez da egon (hainbat herrietan salmenta zuzeneko jarduerei eutsi zitzaiela ezaguna da). Apirilaren 11n, berriz, azokak debekatzeak sortutako kontrako erreakzioak ikusita, Eusko Jaurlaritzak atzera egin eta salmenta zuzeneko azokak berriz baimentzea erabaki zuen. Tarte horretan ezagutu dugun ohar bakarra, Osasun Publikoko Zuzendariordeak martxoaren 20ean kaleratu zuena da, non, tokiko agintariei, “salbuetsitako merkataritza-establezimenduetatik kanpo elikagaiak saltzea sahiesteko” gomendioa egiten zitzaien.
Gauzak horrela, azpimarratu nahi dut, koronabirusaren larrialdi egoera hau hasi zenetik, azokak egiteko debekuak hiru egun besterik ez dituela iraun.
Labur esanda, ez da Espainiko gobernutik ezta Eusko Jaurlaritzatik azokak egitea debekatu, baizik eta kale salmeta sahiesteko gomendioa egin.
Agintean dagoenak erabakiak hartu behar ditu, zailak kasu askotan, eta ez beti denon gustukoak. Azoken harira ere erabakiak hartu ditu Udal Gobernuak, ados edo kontra egongo garenak, baino beren erabakiak direnak.
Gaurko oharrak itzulinguru gehiegi ematen dituela iruditzen zait eta, nolabait, Udal Gobernua aginduak betetzera mugatu dela ulertarazten du. Eta, esan bezala, erabakiak beren esku zeuden.
B