Koronabirusa

Buru-Bihotzez elkartea, laguntzeko prest

Ataria 2020ko apirilaren 14a

Alzheimerra edo antzeko dementziak dituzten gaixoen eta haien senitarteko, lagun eta zaintzaileen bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin sortutako Buru Bihotzez elkarteak bere psikologoa jarri du behar dutenen eskura. 

Buru-Bihotzez elkarteak laguntzen jarraitu nahi du, eta hori dela eta Maria Erdozain elkarteko psikologoa laguntzeko prest dagoela esan dute. "Etxean geratzeko epea luzatu denez, eta bizitzen ari garen osasun-larrialdiko egoera honen aurrean, Tolosaldea mailan alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten pertsonen senide eta lagunak biltzen dituen Buru-Bihotzez elkartetik, bai beren egoera pertsonalagatik, bai zaintzen dituztenek izan ditzaketen jarrera-aldaketengatik, laguntza behar duten edo behar izan dezaketen eskualdeko familien eskura jartzen gara", esan dute elkartetik. 

Horiek horrela, Maria Erdozain psikologoarekin 688 760 927 telefono zenbakira deituta edo whatsapp bidez mezua bidalita hitz egin daitekeela esan dute. Kontsultak egiteko arreta ordutegia astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta asteburuan  10:00etatik 13:00etara dela esan dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!