Koronabirusa

"Datozen hilabeteotan hiri ekonomia berraktibatzea gure lehentasun nagusia izango da"

Ataria 2020ko api. 12a, 17:59

Nerea Letamendiak, Tolosako Udaleko Herritarren arloko arduradunak, azken egunotan, Covid-19ak sortutako osasun alarma egoeran, indar gehiena gizarte zerbitzuetara bideratu dutela adierazi du.

Hartutako neurrien artean, Abegi Zentroa, gau eta egunez zabalik mantentzea izan da. Hau da, kalean bizi diren herritar horiek artatzeko gune bat izan dezaten.

Elikagai bankua erabiltzen duten herritar gogoan izan dituztela ere azaldu du Letamendiak: "Elikagaiak banatzeko sistemak antolatu ditugu".

Beste alde batetik, indarkeria matxista jasaten duten emakumeengan begirada indartu dutela zehaztu du udal arduradunak: "Indarkeria matxista jasaten duten emakumeei eskaintzeko arreta zerbitzua indartu dugu".

Online osatutako kirol eta kultur eskaintza zerrendatzearen ondoren, begirada ekonomian jarri du Letamendiak. Lehenik, Tolosako Azokako ekoizleak eta Tolosako merkatari eta ostalariak gogoan izanik: "Lehen unetik harremanetan gaude merkatari eta ostalariekin egoera honi elkarrekin eta indarrak batuta aurre egiteko". Eta azkenik, datozen hilabeteetarako helburuak zehaztu ditu: "Hiri ekonomia berraktibatzea eta herritarren ongizatea bermatzearekin batera, gure lehentasun nagusia izango da".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!