Bertakoa etxeraino bultzatuz

Tolosaldeko Ataria 2020ko api. 12a, 10:05

Tolosako azokako produktuak etxez etxe zein Tolosako dendetara banatzeko ekimena abian da. Bata zein bestea indartu dituela iragarri du Tolosako Udalak.

Iragan astean jarri zen martxan Azoka, zure etxera ekimena. Tolosako Azokako hainbat ekoizleen produktuak etxeko ateraino eramateaz arduratzen da. Jada hamar ekoizlek erabiltzen dute honako baliabidea euren produktuak merkatuan mantentzeko. Erosleak telefonoz, Whatsapp-ez edo e-mailez jar daitezke harremanetan euren eskariak zuzen-zuzenean egiteko.

Herriko elikadura dendetan presente

Bestetik, herriko elikadura dendetan ekoizleen produktuak eskaintzeko aukera zabalik du Tolosako Udalak, Tolosa&Co merkatarien elkartearen laguntzarekin. Egitasmora batu ez diren dendek oraindik ere aukera dutela gogorarazi dute udaletik. Horretarako mezu bat bidali behar dute interesa dutenek merkataritza@tolosa.eus helbidera.

Ekoizleen zerrenda

Joakina Iturrioz Goñi
Babarrunak, barazkiak, arrautzak
Banaketa: asteazkena, larunbata
Eskariak: telefono dei edo WhatsApp bidez, 695 758 096


Itziar Etxeberria Arizmendi
Gazta, intxaurrak, babarruna (txuria eta beltza), irasagarra, sagardoa
Banaketa: osteguna eta larunbata.
Eskariak: telefono dei edo WhatsApp bidez, 627 935 563


Leire Saizar Altuna
Ogiak, gozoak, irinak
Banaketa: egunero
Eskariak: telefono dei bidez, 620 595 711


Jose Angel Loidi Mendizabal
Kalabaza, babarruna, arrautzak, frutak, bizkotxoa, gozoak, marmelada, erlekiak
Banaketa: egunero
Eskariak: telefono dei bidez, 634 409 888; edo e-mail bidez: jaloidi@gmail.com


Aldabazahar
Barazkiak, ogiak, gozoak eta esnekiak
Banaketa: astelehena, asteazkena eta larunbata
Eskariak: telefono dei edo WhatsApp bidez 668 550 639, edo e-mail bidez: lantaldea@aldabazahar.com

Nestor Errasti
Barazkiak
Banaketa: asteazkena
Eskariak: telefono dei edo WhatsApp bidez, 661 003 446


Inaxio Gorosabel Urkia
Ogia (integrala garia, integrala Kamut, gari zuria)
Banaketa: larunbata
Eskariak: telefono dei edo WhatsApp bidez 656 788 279, edo formulario hau betez https://bit.ly/ogieskaera


Edurne Arsuaga Iraola
Tolosako Babarruna, arrautzak, ardi esnea, intxaurrak
Banaketa: larunbataEskariak: telefono dei edo WhatsApp bidez, 688 635 603


Gregorio Balerdi Berasategi
Porruak, arrautzak, ogia, ardi esnea, gazta, intxaurrak, irasagarra.
Banaketa: larunbata
Eskariak: telefono dei 943 801 414 edo WhatsApp bidez 670 431 669.


Basabe Barrena
Babarruna, arrautzak, Errezil Sagar Zukua
Banaketa: osteguna
Eskariak: telefono dei edo WhatsApp bidez, 605 704 943.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!