Hiru puntu nagusi aipatu ditu hasteko: Argiaren zentzuzko erabilera egitea; telebista eta ordenagailuak; eta etxetresna elektrikoak.
Argiaren zentzuzko erabilera
Argi naturala aprobetxatzeko deia egin dute, eta gainera, "zure etxean eguzkia sartzen bada berogailuan aurreztuko duzu".
Aparatu elektriko guztiak deskonektatzea komeni da, baita kargagailuak ere.
Geletatik irtetean argiak itzali behar dira.
Eta entxufatutako edo piztutako gailuei dagokionean, hau da, kargagailuak, konexio-blokeak, bateriak dituzten aparatuak, sentsoreekin funtzionatzen dutenak edo urrutiko kontrola dutenak kontsumitu egiten dute, itzalita egon arren. Deskonektatuz gero, %6,6 aurreztuko litzatekeela nabarmendu dute.
Telebista eta ordenagailua
Hasteko distira begiratzeko aholkatu dute: "Murrizten badugu, faktura kontrolatzeaz gain, ikusmen osasunean ere irabaziko dugu". Eta, inor ez bada ari erabiltzen, "itzali egin beharko lirateke".
Ordenagailuak eta beste motako gailuak 'suspension' moduan jartzeko gomendatzen dute: "Kontsumo txikiko modua da, eta gailuaren funtzionamenduari errendimendu osoan berrekiteko aukera ematen dio, nahi denean".
Etxetresna elektrikoak
Mikrouhin-labea: "Saiatu berotu behar duzun jatekoa giro-tenperaturan egon dadin". Honela, gutxiago kostako zaio berotzea.
Garbigailua eta ontzi garbigailua: "Tenperatu baxuetan funtzionatzen duten programak aukeratuko ditugu". Ontzi garbigailuaren kasuan, egiaztatu Eko programa duen, 60 gradutik beherako funtzioak egiteko. "Ura berotu behar izateak energia bikoitza gastatzen du".
Hozkailua: Gehien kontsumitzen duen etxetresna elektrikoetakoa da. Janari beroa ez sartzeko eskatzen dute. Era berean, atea ez ireki maiz, eta ez utzi izotz asko pilatzen izozkailuan.
Hauez gain, bonbillak, sukaldea eta berogailua begiratu beharko liratekeela diote Ingurumen sailetik. "Bonbillak kontsumo txikikoak edo LEDak, lanpara halogenoek baino hamar aldiz gutxiago kontsumitzen dute. Gainera, CO2 gutxiago isurtzen dute", azaldu dute.
Sukaldean, suaren tamainara egokitzen diren zartagin, kazola edota eltzeak erabiltzeko aholkatzen dute, eta taparekin erabiltzeko "beroak ihes egin ez dezan".
Bukatzeko, berogailua. Egokiena, etxea, 18-22 gradu artean mantentzea dela diote, eta ate eta leihoak ixteko gomendatzen dute "bero-ihesak saihesteko". Tenperaturan igotzen den gradu bakoitzak "energiaren %5 gehiago" suposatzen duela azpimarratu dute. Aldiz, etxea aireztatzeko, "egunero hamar minutu nahiko dira".