Tolosa CF-ko futbol eskolan parte hartzeko izen ematea zabalduko dute

Ataria 2020ko apirilaren 9a

Orain bi urteko Nescup Txapelketaren une bat.

Apirilaren 15etik aurrera irekiko da izen ematea, 2012an jaiotako neska-mutilentzat. Lehen hamabostaldian klubeko bazkideak direnek bakarrik eman ahalko dute izena.

Tolosa CF-ko futbol eskolan parte hartzeko izen ematea irekiko da 2012an jaiotako neska mutilentzat. Apirilaren 15etik 30era Tolosa CF-ko bazkide direnentzat bakarrik irekiko da izena emateko epea. Apirilaren 30etik aurrera gainerako guztientzat.

Izena eman nahi duen orok tolosafutboleskola2020@gmail.com posta elektronikora idatzi beharko du, eta posta honen bidez adieraziko zaio eman beharreko pausoak zeintzuk diren izen ematea egiteko. Denboraldi honetan futbol eskolan egon diren umeek ez dute izena berriro eman beharrik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!