Koronabirusa

Azken orduetan bi hildako gehiago Iurreamendin, Gipuzkoako egoitzetan guztira sei

Ataria 2020ko apirilaren 7a

Eider Mendoza foru bozeramaileak jakitera eman du sei lagun zendu direla eta 30ek eman dutela positibo Covid-19arekin. Hil diren sei pertsonak Beasaingo Arangoitin, Eibarko Egogain egoitzan, Tolosako Iurreamendin (2) eta Ordiziako San Josen (2) bizi ziren.

Mendozaren esanetan 14 izaten jarraitzen dute kasu positiboren bat atzeman duten egoitzak, guztira 46 lagun hil dira eta 223 kasu positibo eman dira Gipuzkoako egoitza sarean. Beste alde batetik, Gurutze Gorrira 43 pertsona eraman dira eta 17 ospitaleratuta daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!