Tolosako Udalak ahalegin berezia egin duela dio Bedaioko telekomunikazio arazoa konpontzeko

Ataria 2020ko apirilaren 7a

Interneteko egoera kaxkarra dela eta bedaiotarrak kexu agertu dira, eta Tolosako Udalak "ahalegin berezia" egin duela dio, larrialdi egoera honetan, Bedaioko auzotarren telekomunikazio egoera hobetzeko. 

"Tolosaldea Garatzenen eskutik, eta udalak ere diruz lagunduta, enpresa partikular batek Orendaindik Bedaioko erdigunera irrati uhinez banda zabala eraman du, eta beraz, wifi librea eta doakoa dute erdigunean", adierazi dute udaletik. "Lan hori eginda eta instalakuntza horretaz baliatuz, orain, Bedaioko bizilagunek, beren etxebizitzetara hedatu dezakete banda zabala", gaineratu dute. 

Gainera, "udala, ahalik eta modurik azkarrenean, irtenbide bat ematen ahalegindu da zuntz optikoa auzoan ezartzen den bitartean", esan dute Tolosako Udaletik. 

Bukatzeko,  azpimarratu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak legealdi honetan landa eremuan zuntz optikoa hedatzeko konpromisoa hartua duela.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!