Koronabirusa

Iurreamendin bi hildako gehiago azken 48 orduetan, guztira 10 egoiliar zendu dira

Ataria 2020ko apirilaren 6a

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, 12 lagun hil dira Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetan azken bi egunetan, eta 33k eman dute positibo COVID-19arekin.

Diputazioaren arabera, azken hildakoak izan dituzten egoitzak izan dira Tolosako Iurreamendi (2), Eibarko Egogain (1), Zarauzko Santa Ana (1), Zumaiako Otezuri (1), Beasaingo Arangoiti (4) eta Ordiziako San Jose (3). Orain arte 40 dira egoitzetan hildako adineko pertsonak. Horietatik 10 Tolosan bizi ziren.

Horrez gain, 33 positibo egon direla azaldu dute Gipuzkoako Four Aldunditik. Zein egoitzetan ez dute zehaztu: "Guztia 14 dira positiboren bat antzeman duten egoitzak, 65 egoitzako saretik. Egoitza-sare osoan 199 pertsonek eman dute positibo, 20 ospitaleratuta daude eta 34 eraman dira Donostiako Gurutze Gorriaren zentrora".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!