Koronabirusa

Irakurle taldea, 'online'

Ataria 2020ko apirilaren 6a

Galtzaundi Euskara Taldeak hileroko hitzorduari helduko dio eta irakurle taldea osatuko du apirilaren 22an, baina bakoitzak bere etxetik hartu ahal izango du parte. Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez liburua izango dute hizpide. 

COVID19aren aurka hartutako neurriak medio Galtzaundi Euskara Taldeak ezin izan zuen martxoko saioa egin, baina apirilekoa online egingo duela esan du. 

Apirilaren 22rako jarri dute hitzordua, 19:00etan, eta ordurako Beñat Sarasolaren Deklaratzekorik ez liburua irakurri behar da. Saioan idazle donostiarrak hartuko du parte eta beti bezala, Yurre Ugartek dinamizatuko du hitzordua. 

Galtzaundik gogoratu du liburua eliburutegiaren bidez eskuratu daitekeela eta zerbitzura sartzeko erabiltzaile zenbakia (liburutegiko txartelaren zenbakia, NA zenbakia), pasahitza (Tolosako liburutegiko txartela dutenen kasuan norbere izena dena minuskulaz) eta emaila aktibatuta izatea behar direla. "Pasahitza ez baduzue gogoan edo datuetan emaila falta bada, ez da sarbiderik izango. Horri irtenbidea emateko, jarri Tolosako liburutegiarekin harremanetan: 943 697 462 edo liburutegia@tolosa.eus. Erabiltzailea eta pasahitza lortzeko liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbidera ere idatzi daiteke", gogoratu dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!