Haurren Hiria laburbildu dute

Ataria 2020ko apirilaren 3a

Tolosako Haurren Hiria egitasmoaren barruan gurasoekin egitekoak ziren saioa bertan behera geratu zen. Hori dela eta, egun horretarako prestatuta zuten aurkezpena bideo batean jaso dute. 

Covid-19ak Haurren Hiria egitasmoan izan du eragina ere, eta gurasoekin aurreikusitako saioa bertan behera geratu zenez, Tolosako Laskorain, Samaniego eta Herrikide ikastetxeetako gazteek bideoz azaldu dizkiete gurasoei proiektuaren nondik norakoak. Gazteria saila arduratu da bertan behera geratutako saioan egin behar zuten aurkezpena bideoan jasotzeaz. Udalak esan du gurasoen ekarpenak jaso nahi dituztela eta hori dela eta  tolosakohaurrenhiria@gmail.com helbidea jarri du haien eskura.  

Tolosako Udalak esan duenez, Haurren Hiria proiektuaren bidez, haurren ikuspegitik herria nola bizi duten ezagutu nahi da, eta baita haurrak herritar sentiaraztea, komunitate baten parte direla ikusaraztea eta beren hitzak garrantzia duela erakustea ere. "Horretarako, Tolosan bizi diren 8-12 urteko neska-mutilei hitz egiteko eta udalgintzan parte hartzeko aukera ematen zaie egitasmo honen bidez, haurrekin elkarlanean, urtero gai ezberdinak landuz".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!