Koronabirusa

Obra publiko eta pribatu guztiak etenda

Ataria 2020ko martxoaren 30a

Dekretu berriaren haritik, bihartik aurrera bertan behera utziko dira obra guztiak, izaera publiko zein pribatukoak. Dekretua indarrean dagoen bitartean, beraz, etenda geratuko dira San Frantzisko pasealekuko lanak.

Martxoaren 9an ekin zitzaien San Frantzisko pasealekuko 41 zenbakiko eremua hobetzeko lanei, besteak beste, espaloiaren kota igo, zorua berritu eta irisgarritasuna hobetzeko eta Led argiak ezartzeko helburuarekin. Larrialdi egoeran, segurtasun neurri guztiak bermatuta, udala lanekin aurrera egiten ahalegindu bada ere, azken dekretuaren ondorioz, bihartik aurrera eten egingo dira obra guztiak, bai izaera publikoa dutenak, baita izaera pribatukoak ere.
Udaltzaingoak eremuaren zaintza egingo du eta dekretua indargabetzen denean, berriz ekingo diete lanei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!