Euskaltel Fundazioko kideak pozik daude Gipuzkoa Encounter tokapeak eman duenarekin. 1.800 pertsona bildu direla esan dute eta edizio arrakastatsua izan dela esan dute. Fundazioko zuzendariak, Sabino San Vicentek, esan du erabilitako aukera teknikoak irtenbide sendoa direla eta bere ustez ekimen honek erreferentzia gisa balioko du nazioartean, isolamendu garaian topaketa birtual anitzak egin ahal izateko. Parte-hartzaileen erantzuna ere nabarmendu du, aurrekaririk ez zuen ekitaldi honekin bat egiteko zalantzarik ez baitute izan. "Asebetetze-inkesten lehen balorazioek egiaztatzen dute parte-hartzaileen ehuneko handi batek oso positibotzat jotzen duela lanpartya", esan du.
Izen-ematea ireki eta segituan bete ziren 14. edizioko 456 plazak eta parte-hartzaile horiei modu librean, Opengune kanalaren bidez, konektatutako beste 1.400 bat pertsona gehitu behar zaizkie. Online plataformetan sortutako atalek aurrez aurreko topaketarako aurreikusitako jarduera-eremu eta espazio berak islatu dituztela esan dute antolatzaileek; hala nola kafetegia, spa, jantokia, akreditazio-gunea eta logela.
Bilkura birtualean sortutako giroa ere nabarmendu dute antolatzaileek; izan ere, proposatutako jarduera guztietan izandako parte-hartze altuak eta hartu-emanak isolamenduari aurre egiten lagundu dute.
Azkenik, Sabino San Vicentek antolakuntzaren lan bikaina eskertu du, modu altruistan party birtuala aktibatzen lagundu baitu denbora errekorrean. Gainera, programatutako dozenaka ekintzak garatze aldera, parte-hartzaileekin harremanetan jartzeko egin behar izan duten ahalegin gehigarria ere azpimarratu du Euskaltel Fundazioaren arduradunak.