Koronabirusa

Koronabirusari buruzko informazioa biltzen duen atal berezia sortu du udalak

Ataria 2020ko martxoaren 29a

Eguneroko datuak, udalak hartutako neurriak, koronabirusarekin lotutako egunean eguneko albisteak, informazio iturri ofizial ezberdinetara loturak eta gomendio orokorrak biltzen dira bertan.

Covid-19ari buruzko informazioa jasotzen duen atal berri bat jarri du martxan bere webgunean Tolosako Udalak. Gaixotasunari buruzko eguneroko datuak jasotzen dira bertan, udalak hartzen dituen neurriak, koronabirusarekin lotutako egunean eguneko albisteak, hainbat informazio iturri ofizialetara loturak eta gomendio orokorrak. Egunero eguneratuko da atala, hartzen diren erabaki berriekin eta herritarren eskura jarri beharreko intereseko dokumentuekin. 

Modu garden batean, informazioa herritar guztien eskura jartzea da helburua. "Une zail hauetan, komunikazioak inoiz baino garrantzia handiago hartzen du, eta ahalegin berezia egiten jarraitzen du udalak, herritarren interesekoa izan daitekeen informazioa ahalik eta modurik eskuragarrienean emateko", adierazi dute. 

Covid-19ari buruzko lehen jakinarazpenak iritsi zirenetik, bere komunikazio jarduera areagotu du Tolosako Udalak, iturri ofizialetatik eta eskura dituen euskarri digitalak eta fisikoak erabiliz herritarrei uneoro informazio zuzena helarazteko. "Orain, eta urrats bat gehiago egite aldera, atal berezia sortu dugu, albisteez gain, herritarren eskura jarri beharreko informazioa atal batean jasotzeko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!