Begirada grafikoa

Inozentzia vs. Kulpa

Erabiltzailearen aurpegia Ibaikadak 2020ko martxoaren 30a

Kutsadura, gaixotasuna, ikusezintasuna, heriotza, erresistentzia, borroka eta galera da.

Sexua eta sexualitatea, droga, gorputza, plazera, mina, epidemia, medikuntza, farmazia, industria, estigma. Semena da, odola, pixa, izerdia, listua, fluxuak, kontrola, analitika eta errua dira. Kondoiak eta xiringak. HIESa defentsak jaistea da.  HIESa galdetzea da. HIESa isilik egotea da. Sida liburuko zati bat da hau.

Bi birus gaur egun batera bizi direnak, batak herritar zehatz batzuei eragiten dio eta besteak guztiei. Jar gaitezen gaixotasunarekin edo bere aurrean egunero bizi direnen tokian. Uste dut gaur inoiz baino errazagoa dela.  

Edo pentsa dezagun 80. hamarkadan gaur ditugun neurri edo errekurtsoren bat erabili izan balute, nolakoa litzateke HIESaren inpaktua?  40 urtean txertorik ez egoteak eta albistegietan egunero gaixotasun berri honen txertoa gertu dagoela entzuteak sutu egiten nau.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!