BABESTUTAKO EDUKIA

«Gradua oso praktikoa da, eta ikasgaiak erronketan oinarritzen dira»

Mondragon Unibertsitatea 2020ko mar. 28a, 19:29

Maider Imaz (Tolosa, 20 urte) Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 3. maila ikasten ari da Mondragon Unibertsitatean.

Definitu zeure burua. Non egin dituzu orain arteko ikasketak? Baduzu hobby edo zaletasunik?

Unibertsitatera sartu aurretik, nire batxilergoko ikasketak Orixe institutuan burutu nituen.

Hobby eta zaletasunei dagokionez, zerbait azpimarratzekotan sorkuntzarekin erlazionatutako edozer gauza nabarmenduko nuke. Egia esan pertsona ekintzailea naiz, mugitua eta oso irekia. Nire denbora gauza ezberdinak egiten pasatzea gustatzen zait...

Zergatik aukeratu zenuen Ikus-entzunezko Komunikazioa gradua? Eta zergatik Mondragon Unibertsitatea?

Ez nuen oso argi zein gradu aukeratu, zaila egiten zitzaidan gradu zehatz bat hautatzea eta Ikus-entzunezkoan aukera gehiago ikusi nituen, adar gehiago lantzen direla ikusita.

Batxilergoko ikasketa-metodo zaharrez nazkatuta, Mondragon Unibertsitatean martxan dagoen ikasketa-metodo berritzailearen inguruko feedback oso positiboa jaso nuen. Izan ere, bertako ikasgaiak erronketan oinarritzen dira, ikaslea etorkizunean aurkituko dituen egoetara prestatuz.

Nola baloratuko zenuke orain arte bizitako esperientzia?

Esperientzia positiboa izaten ari dela uste dut, bai alderdi pertsonalari zein profesionalari dagokionez. Nire burua errealitateko erronka ezberdinetan ikusteak nire baitan eboluzio bat ekarri duela esango nuke. Azken finean, zure konfort egoeratik ateratzen zara, aldez aurretik zeure buruarekiko zenituen aurreikuspenak gaindituz.

Nola definituko zenuke Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean jasotzen duzun ikasteko metodologia?

Ez dut uste metodologia hobea dagoenik nire graduari dagokionez. Izan ere, gradu honek dituen lan irteerak oso praktikoak dira eta hori ez da ikasten liburu baten aurrean soilik. Teoria ongi dago, baina ikasitako guztia martxan jartzeko ezinbestekoa da praktikan oinarritutako ikaskuntza prozesu bat.

Unibertsitatetik zer da gehien gustatzen zaizuna?

Aipatutako ikaskuntza metodo berritzaileez gain, gehien gustatzen zaidana gertutasuna dela esango nuke bai irakasleei eta bai gelan sortzen den giroari dagokionez.

Etorkizunari buruz zeintzuk dira zure asmoak?

Neure burua kazetaritza munduan ikusten dut, euskal kazetaritzan, hori da gehien gustatuko litzaidakeena. Komunikazioa gustatzen zait, euskaraz komunikatzea, berdin zait idatziz edo ahoz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!