Koronabirusa

Usabal kiroldegiak ez du kuotarik kobratuko

Ataria 2020ko martxoaren 26a

Oraingoz, apirileko kuoten ordainketa izoztuta geratu da, eta martxoko ikastaroak eta kuoten parte proportzionala konpentsatzeko aukera ezberdinak aztertzen ari da zerbitzua eskaintzen duen enpresa.

Osasun krisia dela eta, arduraz eta elkartasunez jokatze aldera, kutsatzeak saihestu eta herritarren segurtasuna bermatzeko, hilaren 13az geroztik itxita dago Usabal kiroldegia, berriz irekitzeko erabakiaren zain. Egoera honek iraun bitartean, kiroldegiko kuotak izoztuta geratuko dira. Hortaz, bazkideei ez zaie apirileko kuota kobratuko, eta horiei nahiz ikastaroetako partaideei martxoan helbideratu eta kobratutako kuotekin, egindako ordainketa konpentsatzeko aukera desberdinak aztertzen ari da zerbitzua eskaintzen duen enpresa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!