Kobrezko medaila lortu du Ibon Mugerzak

Ataria 2020ko martxoaren 23a

Argazkia: Sean Evans eta Pablo Jimenez

Ibon Mugerza tolosarrak kobrezko medaila lortu du Ameriketako Estatu Batuetan jokatu den AmpSurf ISA World Para Surfing Championship lehiaketan. Joseba Mercader tolosarra seigarren postuan sailkatu da proba berean.

Gizonezkoen Stand 1 modalitatean lortu du kobrezko domina Mugerzak, laugarren postuan sailkatuta. Urrezkoa Mike Vazentzat, zilarrezkoa Jonathan Borbarentzat eta brontzea Antony Smythentzat izan dira.

Horrez gain, egokitutako surf txapelketan, Espainiako taldeak urrezko domina lortu du Ameriketako Estatu Batuak, Brasil eta Hawaiin aurretik.

Joseba Mercader, AmpSurf ISA World Para Surfing Championship lehiaketan. SEAN EVANS

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!